07/07/2023
EAJ-REN LEHEN ERABAKIAK OKONDON
Herenegun egin zen Okondoko Udala antolatzeko osoko bilkura. Bertan, EAJk legegintzaldi honetarako dituen helburuen berri eman zuen.
Ohiko osoko bilkurak hileko azken ostegunean izango dira, 15: 00etan. Ondorioz, parte-hartze txikiagoa eta gardentasun txikiagoa, osoko bilkuretara joan nahi duten bizilagunek zailagoa izango baitute.
Osoko bilkuren aurreko informazio-batzorde bat egitea erabaki dute, noiz egingo den zehaztu gabe, eta alkateak erabakiko du noiz egingo den bilera egin behar den bakoitzean. Ondorioz, gardentasun gutxiago; izan ere, oposizioko taldeok ezingo dugu gure lana planifikatu batzorde horietara joateko gutxieneko denborarekin.
Erabaki dute alkateak dedikazio esklusiboa izatea, 50.000 €-tik gorako soldatarekin, eta lehenengo alkateordeak hilean gutxienez 400 €kobratzea. Ondorioz, gardentasun eta zinismo falta, erdibana. Izan ere, duela bi legegintzaldi, EAJk gobernatzen ez zuenean, 4 haizetara oihukatzen zuten Okondoko alkateak ez zuela lanaldi erdia baino gehiago izan behar. Orain, familia bateragarri egiteko ezinbestekoa dela diote, eta bide batez, soldata igo egiten da.
Eta orain, Txakolin Jaia 2023 lekuz aldatzeko aukera antolatzen dute, ez dutelako lehiarik nahi hauteskunde-propaganda etengabean, edo nola deitzen diote urtez urte EAJko kargu ospetsuak herrian zehar harrotu izanari?
Lau urtez boterean mantendu izanaren eta orain gehiengo osoa ematearen emaitza da hori. Nork bere t**a egin dezala eta ondorioak atera ditzala? T**A OKONDO!!